Irratia: Bermi-ON Irratia
Albistegia: Eguneroko albistegia
Erredaktorea: Markel Goikoetxea
Atala: Kirola / Jazoerak
Iraupena: 18 segundu.
Bi holandar gazteri hamar hilabeteko kartzela zigorra ezarri zaie futbol partidu batean bonba bat lehertarazteagaitik. Ajax eta Feyenorden partiduan gertatu zen eztanda. Hamar lagun zauritu ondoren, kartzelaz gain, zaurituei kalte-ordainketa bat egitera derrigortu ditu epaileak.
2012: Abisaturik geunden
viernes 13 de noviembre de 2009

Txinatarrek, amerikarrek, errusiarrek, guztiek dakite 2012. urteko abenduak 21ean mundu honen azkena izango dela. Roland Emmerich-en film honek, data horretan gertatuko denaren ilustrazio bat eskeintzen digu film berri honetan. Godzilla, Independence Day, el Dia de Mañana bezalako pelikulen ostean, beste egoera kaotiko bat isladatzen duen film hau zuzendu du Emmerich-ek.
Maya zibilizazioak egutegi bat egin zuen orain milaka urte, eta haien kalkulu astrologikoen arabera, 2012ko abenduak 21ean, neguko solztizioa izango da eta lurra eguzkitik inoizkorik gertuen egongo da. Hortik etorriko da hain zuzen be munduaren (eta era berean gure) bukaera.
WE WERE WARNED: ABISATURIK GEUNDEN.
Helduentzako Hezkuntza
miércoles 4 de noviembre de 2009

Eskuineko zutabean ikus dezakezuen goear orrialdeko laukiko pista erreproduzituz gero, azken orduko albiste bat entzun dezakezue, hain zuzen be gaur egun helduek unibertsitatean duten lekuari buruz. Oso interesgarria da planteatzen denaz ondo jabetzea, gure guraso, eta gertuko nagusiak bide hori jarraitzera bultza baititzakegu.
Irratirako moldaturiko albistea da, entzun besterik ez duzue egin behar hortaz jabetzeko. Lehen atazerako egin dugun lan hau, oso interesgarria iruditu zait, orain arte ez baineukan irratia nire lanbide gustokoenen artean; baina gustatu zait eta batek daki, beharbada alor honetan lanean amaitu dezaket.
Zorion Perfektua
lunes 2 de noviembre de 2009

Anjel Lertxundiren nobelan oinarrituriko pelikula honek, sekulako kritika onak jaso ditu lehenengoz 57. Donostiako Zinemaldian estreinatu zenetik hona. Euskaraz ekoizturiko Jabi Elortegi bermeotarraren film hau, gaztelerara, ingelesera eta katalanierara itzuliko da.
Neska baten bizitzako hiru garai kontatzen dira Zorion Perfektuan:
Ainhoak hamabost urte dituenean (Aia Kruse), ETAk eginiko atentatu bat ikusten du eta beldurrak jota dago. Ainhoa (Anne Igartiburu) pianista modura bere karreraren punturik gorenean dagoenean, Imanolez (Alberto Berzal) maitemintzen da. Eta azkenik, aurrekoa baino zertxobait beranduago, istripu bat izan zuenetik pianojoleak (Annek) eskuak urraturik dituenekoa dugu.
Donostiako Zinemaldian epaimahai modura izateko aukera izan dut eta izugarrizko esperientzia da. Hamabostaldi horretan gehien gustatu zitzaidan filmea, sarrera honetan aipatu dudana izan da.
Biziki gomendatzen dizuet zinemaren batetan pelikula hau ikustea.
.
.
Filmearen Balorazioa: 9/10
.
Alakrana, etxean nahi zaitugu.
viernes 30 de octubre de 2009

Bermeoko udaletxe azpitik pasatu eta hango fatxadan fijatu ezkero, 28 egun dakarren kartel bat irakur daiteke. Horiek dira Alakrana bahitu zutenetik igaro diren egunak. Oraindik arrantzaleak bertan daude pirata somalien esku. Familiak jazo ditu itsasontziko albisteak, baina ez daude lasai hain gizon, aita, osaba, seme, etab. etxean eduki arte.
Asko dira auzi honen inguruan kontatu direnak. Garrantzitsuenatarikoak, honako hauek dira:
Alde batetik, Espainiar gobernuak, Alakranako langileen senitartekoen telefonoak kontrolatuta ditu; haien esanetan "beren kontura piratekin negozioak egin ez ditzaten".
Bestalde, gobernuaren eskuetan Somaliako pirata bi daude atxilotuta. Bi hauek epaitzeko erabakia hartu du gobernuak. Hau horrela izanik, Alakranan bahitzaile dauden piratek, haien erantzuna eman dute; haien bi lagunak bueltan itzuli ezean, Alakranako langileak epaitutako pirata bi hauen familiarengana eramango dituztela.
Espainiako gobernua, irteerarik gabeko kale baten sartu da; baina inork ez du kale horretan sartzen derrigortu, bere kabuz sartu da.
SAW 6: X?
miércoles 28 de octubre de 2009

honen azken pelikulak, "X" kalifikazioa jaso du. Kalifikazio honen arrazoia, pelikulan agertzen den izugarrizko biolentzia da. Hala ere, Espainian soilik eman da egoera hau, eta saga honen zaleek (neu bat) firmak bildu dituzte momentuko polemika honi aurre egiteko.
SAW 6 filmea urriak 23an estreinatu behar zen, baina aipatutako arazoa dela eta Lions Gate konpainiak, espainiar telebistetatik bere iragarkiak kentzea erabaki du. Kultura ministerioa izan da pelikula hau ikusmiran jarri duena, nahiz eta sagako beste pelikula guztiak ikusi ahal izateko arazorik ez izan.
Gertatzen dena zera da; X bezala kalifikaturiko pelikulak ikusteko, Espainian zortzi areto besterik ez daude. Gaia mahaigaineratu ostean, eta Saw sagako beste pelikulak ikusita badituzue, erakutsi zuen iritzia; gehiago oraindik, kalifikazio honi aurre egin nahi badiozue, sinatu orri honetan.
EasyPrompter
miércoles 21 de octubre de 2009

EasyPrompter-a, albistegietan erabiltzen dutena bezalako aparailua da. Honi esker, aurkezleak esan beharrekoa irakurtzeko aukera du bere lana errazago eginez. Erreminta honek izugarrizko dirutza balio du, hortaz, diru horri erabilera hobeagoa eman diezaiokezue, EasyPrompterrari esker. Online erabiltzeko gailua da, egin beharrekoa ordenagailuaren pantaila teleprompter normal baten tokian jartzea da, hori besterik ez.
.
.
.
Materialaren balorazioa: 8/10
Suscribirse a:
Entradas (Atom)







